Bistan da gizartean aldaketa globala gertatu dela, bai maila sozialean bai ekonomian, baita teknologian ere. Hezkuntza sistemak ezin du aldaketa hauetatik guztietatik kanpo geratu; etengabe aldatzen ari den gizarte honetako herritarrei lagundu behar diegu.
Ikasle guztien garapen handiena bizi behar duten testuingurua ahalik eta ondoen ezagutzea lortzea da, gero bere kabuz ibil daitezen. Irakaskuntzan erabiliko ditugun teknologiak berriek helburu hau lortzen lagun dezakete, baldin eta teknologia horiek zuzen eta egokiro erabiltzen baditugu.
Eskola porrotean ere eraginkor suerta daitezke, ikasleengandik hurbil dauden tresna teknologiko berri hauen erabilera erraztuz; ez dugu ahaztu behar eta, ikasle horiek betidaniko erabiltzaile digitalak badirela.
Horreko guztiak, zalantzarik gabe aldaketa sakona eskatzen du metodologian eta ebaluazioan.
Alde txarreei dagokienean, esan behar dugu tresna berrien erabilera okerrak denbora galera handia ekar dezakeela, baita irakasleen konfiantza galera ere. Irakasleoi ez zaigu erraz suertatzen IKT-ak erabiltzen hastea edo ikasgelara sartzea: arrazoi asko dira: kontrol galeraren beldurra, tresna berriak erabiltzeko gaitasunik eza, irakaslearen zeregina errealitate berriari egokitzeko zailtasuna, denbora falta, motibazio falta...baita interes falta edo siniste sendorik eza ere.
Egunero topatzen ditugun eragozpen horiek guztiak gorabehera, aldarrika goraipatu nahi dut, tresna berrien erabilera eta kudeaketa zuzenaren garrantzia, eta, batez ere, tresna berrien abantailak ikusten ez dituzten pertsona guztiak animatu.
Kontestu honetan ikusten ditut nik sare sozialak. Beraz, erraminta hauek erabiltzearen alde nago, beti ere hauen erabilera zuzena egiten den.
Alde egotearen beste hainbat arrazoi:
1.Sare sozialak , ikasleengana arinago eta zuzenago heltzeko tresnak dira, horietan murgiltzen direlako egunero.
2.Ez dituzte dagoeneko erabiltzen ditugun irakasteko bideak baztertzen (liburua, teknologia berriak…), bateragarriak eta osagarriak dira.
3.Ondo asko, hitzaldian Antonio Omatosek dioenez, guztion ezagutzak handitzeko eta zabaltzeko balio dute, eta elkarreragina bultzatzen dutelako.
4.Hizlari berak dioenez, erabiltzeko eta kudeatzeko tresna errezak eta sinpleak baitira.
Bizitzako kontu guztiek bezala, alde ilunak ere badauzkate sare sozialek, Antonio Omatos-ekin bat nator puntu hauetan:
1.Irakasleon kontrol galera suerta daiteke.
2.Ebaluazio konplexuagoa eskatzen dute.
3. Internet, ez bakarrik sare sozialak, eremu konplexua dela, ondo kudeatzen ez badugu (ciberbullying-a, sexting-a, identitatearen lapurreta...etab).
4.Irakasleon ordutegia askoz zabalagoa da, etxean jarraitzen duzulako lanean. Berak 24 orduko irakasleak aipatzen ditu.

Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuMari Luz,
ErantzunEzabatuIKTak al dira eskoletan erabiltzen diren teknologia bakarrak?
Ez dakit ondo ulertzen dudan galdera, baina ulertzen dudanetik erantzungo dizut.
ErantzunEzabatuIkastetxean badaude "teknologikoak" diren bestelako tresna batzuk: arbela digitala, klariona digitala, musika entzuteko gailuak, giltzak ere. Ikastetxe batzuetan ere badituzte gimnasia egiteko aparatuak. Fotokopiagailuak, eskaneatzeko tresnak...
Hau da, mundu teknologian gero eta aldaketa gehiago daude, eremu guztietan.
Arestion aipatu dudan giltza, ni nagoen institutuan erabiltzen dugu. Giltza horren bidez nik lan egiten dudan ikasgela guztiak zabaltzen ditut. Ezin dut zabaldu "nirea "ez den ikasgela.
Hilabetero kargatu behar dugu.Desaktibatzen baita.
Horretarako institutuko ate guztien zerrailak aldatu behar izan zituzten.
Erantzun diot zure galderari? Ea ba...!