2015/03/02

Sare sozialak eskolan bai ala ez



Bistan da gizartean aldaketa globala gertatu dela, bai maila sozialean bai ekonomian, baita teknologian ere. Hezkuntza sistemak ezin du aldaketa hauetatik guztietatik kanpo geratu; etengabe aldatzen ari den gizarte honetako herritarrei lagundu behar diegu. 


Ikasle guztien garapen handiena bizi behar duten testuingurua ahalik eta ondoen ezagutzea lortzea da, gero bere kabuz ibil daitezen. Irakaskuntzan erabiliko ditugun teknologiak berriek helburu hau lortzen lagun dezakete, baldin eta teknologia horiek zuzen eta egokiro erabiltzen baditugu.


Eskola porrotean ere eraginkor suerta daitezke, ikasleengandik hurbil dauden tresna teknologiko berri hauen erabilera erraztuz; ez dugu ahaztu behar eta, ikasle horiek betidaniko erabiltzaile digitalak badirela.


Horreko guztiak, zalantzarik gabe aldaketa sakona eskatzen du metodologian eta ebaluazioan.


Alde txarreei dagokienean, esan behar dugu tresna berrien erabilera okerrak denbora galera handia ekar dezakeela, baita irakasleen konfiantza galera ere. Irakasleoi ez zaigu erraz suertatzen IKT-ak erabiltzen hastea edo ikasgelara sartzea: arrazoi asko dira: kontrol galeraren beldurra, tresna berriak erabiltzeko gaitasunik eza, irakaslearen zeregina errealitate berriari egokitzeko zailtasuna, denbora falta, motibazio falta...baita interes falta edo siniste sendorik eza ere.


Egunero topatzen ditugun eragozpen horiek guztiak gorabehera, aldarrika goraipatu nahi dut, tresna berrien erabilera eta kudeaketa zuzenaren garrantzia, eta, batez ere, tresna berrien abantailak ikusten ez dituzten pertsona guztiak animatu.


Kontestu honetan ikusten ditut nik sare sozialak. Beraz, erraminta hauek erabiltzearen alde nago, beti ere hauen erabilera zuzena egiten den.


Alde egotearen beste hainbat arrazoi:


1.Sare sozialak , ikasleengana arinago eta zuzenago heltzeko tresnak dira, horietan murgiltzen direlako egunero.

2.Ez dituzte dagoeneko erabiltzen ditugun irakasteko bideak baztertzen (liburua, teknologia berriak…), bateragarriak eta osagarriak dira.

3.Ondo asko, hitzaldian Antonio Omatosek dioenez, guztion ezagutzak handitzeko eta zabaltzeko balio dute, eta elkarreragina bultzatzen dutelako.

4.Hizlari berak dioenez, erabiltzeko eta kudeatzeko tresna errezak eta sinpleak baitira.


Bizitzako kontu guztiek bezala, alde ilunak ere badauzkate sare sozialek, Antonio Omatos-ekin bat nator puntu hauetan:


1.Irakasleon kontrol galera suerta daiteke.


2.Ebaluazio konplexuagoa eskatzen dute.


3. Internet, ez bakarrik sare sozialak, eremu konplexua dela, ondo kudeatzen ez badugu (ciberbullying-a, sexting-a, identitatearen lapurreta...etab).


4.Irakasleon ordutegia askoz zabalagoa da, etxean jarraitzen duzulako lanean. Berak 24 orduko irakasleak aipatzen ditu.

2015/02/24

2.zeregina: "Denbora makina" ( Ataza biak)



Lehenengo ataza:


Bistan da zer arin aldatzen den berrikuntza teknologikoen mundua, urte batetik bestera hainbat makina, traste teknologiko, tresna etab. aldatzen eta fintzen dituzte eta. Asko eta asko obsoleto bihurtu ere!

Miquel Prats-en hitzaldian zinta-kasete bat agertzen da eta horren ondoan Bic markako boligrafo bat. Gure belanauldikook badakigu zein den bi objektuen artean dagoen lotura "metafisikoa". Baina, gure ikasleek badakite zein den?

Josu Garroren aurkezpenean ezaguna den bideo batek ere atentzioa eman dit: bertan bi monje, batak besteari azaltzen zelan erabiltzen den liburua, inprimitu berri dagoen liburua.

Ideia hauek abiapuntutzat hartuta, etxean ditudan hainbat tresna, gaur egun gutxi batzuek erabiliko dituztenak, ikasgelara eraman, eta ikasleen aurrean ipiniko ditut.

Ikasleei galderatxo batzuk egiten dizkiedan bitartean (gidoia prestuko dut), guztia grabatuko dugu. Grabazioarekin bideo bat sortuko dut.


“Denbora makina” egitasmoa oraina eta lehena uztartuko duen proiektua izango da. Ikasle bakoitzak denborak aurrera egiten duela bereganatuko du; eta, bide batez, gurekiko enpatia erakusteko aukera ere emango zaie.

Bigarren ataza:
                  


Denbora makina

Aurreko sarreran esan bezala, ikasleei bost tresna erakutsi dizkiet:
intxaurrak apurtzeko zurezko tresna, gaztainak erretzeko danbolina, irrati-kasetea, idazmakina eta argazki-kamera.



Lau taldetan egin dut esperimentua, 3.eta 4.mailetan, eta, adina, izaera eta jarreraren arabera emaitza diferenteak izan ditut. Guztiak oso baliotsuak.

 Banan-banan erakutsi dizkiet gailuak, eta asmatu behar izan dute:

1. Zer den.
2. Zertarako den.
3. Zelan erabiltzen den
4. Eta martxan ipini.

Grabaketaz ere ikasle bat arduratu da. Bideoan bakarrik agertuko dira hiru tresnen grabazioa. 3 ordu grabatu ditugulako.

Kasu guztietan harrera ona izan du esperimentuak, parte hartu dute, batzuk kontuz eta tentuz ibili dira tresnak manipulatzen; beste batzuk, aldiz, ausartago agertu dira, beldur barik. 

Ondo pasatu dugu ere, Miquel Prats-ek dioen bezala, umorea ezinbestekoa da. Ahal den guztieetan sartu beharreko osagaia. Batzutan irakasleok ez gara teknologia berriak ikasleen aurreran erabiltzera ausartzen, eta ariketa honen bidez, ikasleek ikasi dute zelan sentitzen garen haien aurreran lan egiten dugunok, baina umorez eta ausardiaz. Adinaren kontua ote? Haientzako jolasa delako? Zer pentsaturik eman dit honek.

Ariketa hau aurrera eramateko erabil ditudan tresna teknologikoak, hauexek:

- Bideokamera (Youtubera igo dut ekoizpena).
- Picmonkey, sarrera honetan jarri ditudan argazkiak editatzeko, ikasleek beraiek eman zidaten pasa den urtean aplikazio honen berri.
-Thinglink : Glogster ondo ezagutzen dudanez, azken emaitza entregatzeko,  Thinglink erabili dut (erabili dudan bigarren aldia), bertan bideoa eta argazkiak txertatu ditudalarik. 





2015/02/22

1.zeregina

Miguel Angel Prats-ek hezkuntzan ari garenok daukagun egokitze-arazoa aipatzen du behin baino gehiagotan. Aldaketari diogun beldurra ere nabarmentzen du. Bietan arrazoia du.

Oso enpatikoa agertzen da gure egoerarekin eta sentitzen dugunarekin, umorez. Gure zereginetan oztopoei aurre egiteko ezinbesteko tresnak ere adierazten ditu: Denbora, irudimena, sormena, umorea eta aldaketa-kudeaketa.

Bestalde, ikastetxeko zuzendaritza taldeak eta IKT dinamizatzaileen paperak ere azpimarratzen ditu. Irakasleok erosotasun-gunetik atera behar gaituztela dio.

Irakaslearen rolaren aldaketa da, atentzio gehien eman didana. Argi dago, hemendik aurrera eta baliabide teknologikoak erabiltzera animatzen bagara, irakasleon betiko rolak aldaketak eskatuko dituela. Eskola magistralak ematetik gidari-lanak egitera pasatuko baikara. Horretan ikusten dut nik erronkarik handiena.

Jarrera aldaketa izango da prozesu honen guztiaren motorra, dudarik gabe.