2015/02/22

1.zeregina

Miguel Angel Prats-ek hezkuntzan ari garenok daukagun egokitze-arazoa aipatzen du behin baino gehiagotan. Aldaketari diogun beldurra ere nabarmentzen du. Bietan arrazoia du.

Oso enpatikoa agertzen da gure egoerarekin eta sentitzen dugunarekin, umorez. Gure zereginetan oztopoei aurre egiteko ezinbesteko tresnak ere adierazten ditu: Denbora, irudimena, sormena, umorea eta aldaketa-kudeaketa.

Bestalde, ikastetxeko zuzendaritza taldeak eta IKT dinamizatzaileen paperak ere azpimarratzen ditu. Irakasleok erosotasun-gunetik atera behar gaituztela dio.

Irakaslearen rolaren aldaketa da, atentzio gehien eman didana. Argi dago, hemendik aurrera eta baliabide teknologikoak erabiltzera animatzen bagara, irakasleon betiko rolak aldaketak eskatuko dituela. Eskola magistralak ematetik gidari-lanak egitera pasatuko baikara. Horretan ikusten dut nik erronkarik handiena.

Jarrera aldaketa izango da prozesu honen guztiaren motorra, dudarik gabe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina